XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizaurrea kanoi-ganga txiki batek estaltzen dau.

Ganga hori zurezkoa da eta soka-itxuradun bornadura apaingarria dauka ertzetan.

Baselizeari loturik, limosna-santutxu laukizuzena be azaltzen da, lau isurialdeko ganaldea eta hegoaldeko hormea babesteko zurezko hesia daukazana.

1857. urtean eregi eben errepidearen bazterrean, oinezkoentzako babesleku izan eitean.

Askozaz zori gaiztoagoa euki dau Muruako San Martin baselizeak, 1982. urtean erre eta gaur egunean barriro eregita dagoanak.

Oinplano laukizuzenekoa da, eta haren fatxada nagusiak, sartaldeari begi dagoanak hain zuzen, erdi-puntuko sarbidea dauka; halan be, iparraldeko hormea da eraikinaren estilo gotikozalea isladatzen deuskuna, ze alde horretako sarbidea zorrotza da, eta maila biren bidez goitua.

Ganaldea isurialde bikoa da, eta haren ganean kanpandorre txiki bat ikusi daikegu.

Elizpean, fatxadarik onenaren azpian, antxina Kofradia batzen zan mahaia dago.

Baseliza honetan San Bizente, San Martin eta San Adrianen irudiak egozan aspaldian, eta bakotxak bere aldarea eukan, beren beregi.

Amalloko San Joan baselizan be oinplano laukizuzena azaltzen jaku, eta materialak be arestian aitaturikoen antzekoak dira: harlangaitza hormetan eta harlandua ertz eta huts-guneetan.

Teilatua, hiru isurialdekoa, luzatu egiten da oinaldean eta elizpea eratzen dau, arku zorrotz samarra daukan atea estalduz.

Barrualdean, aldareaurrea oholtzarrezko gangaizun batek estaltzen dau, eta gangaizun horri lau eguzki-zirkuluk apaindurik dagoan zainak eusten deutso.

Apaindura mota bera ikusi daikegu goiko koruko kalostran be.

Zurezko lana XVI. gizaldiko hagaburuen erremateez osotzen da, Ubilla Torrekoen antz-antzekoak diran erremateez hain zuzen.

Era berean, artatu egin dira baselizeari izena emoten deutson santuaren irudia, triptiko bat eta kalitate handiko Pietatearen erliebea, XVI. gizaldiaren erdialdean datatua eta Xemeingo eta Ziortzako Andra Mari baselizez hitz egin dogunean aitatu doguzan Beaugrant eskultore flandriar ospetsuen tailerrari iratxiki jakona.

Arestikoaren antzera, Iturretako San Kristobal baselizea dago tontor batean, Markina-Xemein aldeko interesgarrienetarikoa eta kofradia horretako erlijinogune nagusia dana.

Baseliza horrek San Joan izena eukan 1632. urtera arte.

Tenplu horrek oinplano laukizuzena dauka eta ate arku zorroztunak; ezaugarri bi horreek eraikinaren estiloari buruzko ñabardurak eskinten deuskuz, nahikoa garbi.

Ate bi daukaz: bata hegoaldeari begi, hiru maila daukazana, eta bestea sartaldeari begi, edergarri mozarabeek koroaturik, lehenago aitatu dogun huts-gunearen giltzarri legez erabili izan dana.

Eraikinak elizpea dauka ipar eta sartaldeko fatxadetan, eta haren paramentuan elizburuan zulo erritualak daukezan hilarrien hondakinak ikusi daikeguz; hondakinok Oiz mendiaren hegalean dagozan eta X. gizaldian datatu daitekezan baselizetan dagozanen parekoak dirala esan daiteke.

Baselizako elementurik nabarmenena, barriz, ganga zorrotzak dira argi eta garbi.

Gangok alkarren antzekoak dira, eta zurezkoak, harrizkoak barik.

Gangeak tenplu osoa hartzen dau, korua izan ezik.

Zainek bilgune erradialez apainduriko giltzarri edo danborretan egiten dabe bat.

Koruari, zurezkoa berau be, goialdean apaindura errenazentistak daukezan hagek eusten deutsoe.

Altzari nagusiak zizeluak dira, eta bai haretxaren zurezko hiru erretaula barroko be.

Erretaula horreek ez dira polikromatuak, eta San Kristobal, San Joan eta Donemiliaga erakusten dabez ezkerretik eskumara.

Kanpoaldean, horren guztiaren osogarri, probaleku bat dago, eta han harri bi ikusi daikeguz.